Istripua eta bi delitugatik ikertuta

Guaixe 2026ko otsailaren 2a

Bakaiku parean izandako auto istripua. FORUZAINGOA

Autoko gidaria onik atera zen. 

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Sakanako Autobian (A-10), Bakaiku parean, abiadura handian zihoan auto batek istripua izan zuen asteburuan. Gidaria, 23 urteko gizonezkoa, onik atera zen. Baina foru poliziak bide segurtasunaren kontrako bi delitu ikertu zituen. Abiadura handian gidatzen ari zela adierazi zuten lekukoek, 160 kilometro orduko abiaduratik gora, azaldu zuten lekukoek. Gidariak alkohol eta drogen zantzu testetan positiboa eman zuen. Gainera, epai judizial baten bidez gidabaimena kenduta zuen. 

Bestalde, foruzainek asteburuan artatu dituzten bide istripuetako bat Etxarri Aranatzen izan zen. Txirrindulari batek bideko zulo baten ondorioz, istripua izan eta zauritu egin zen.