Mank-ek Hondakin Zerbitzurako bi lan poltsa sortu nahi ditu

Guaixe 2026ko otsailaren 3a

Mankomunitateko langileak Irurtzunen hondakin bilketa egiten. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa bidez bete nahi ditu.

Sakanako Mankomunitateak Hondakin Zerbitzurako bi lan poltsa sortu nahi ditu. Alde batetik, peoi lanpostuan lan egiteko lan poltsa sortu behar du, eta, bestetik, peoi gidari lanposturako. Lehen lanpostuak euskarazko ahozko B1 eskakizuna du, bigarrenak, berriz, B1. Poltsa horiek eratzeko Mank-ek  oposizio lehiaketa bana deitu du. Lan poltsa horien bitartez ibarreko erakundearen nahia da lanpostu hutsak, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzea. Eskabideak otsailaren 20ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Deialdiei buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.