Giltzariak saria eman diezazuke

Guaixe 2026ko otsailaren 3a

Giltzariaren kanpainaren eta fidelizazio txartelaren berri ematen duten kartelak denda bateko atean.

Ibarreko dendetan Giltzaria txartelarekin erosketak egiten dituenak 500 euroko balioa duten erosketa txartelen zozketan sartuko da. 

Sakanako Dendari Ostalari Eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) Giltzariarekin Inauterietan Erosi kanpaina martxan du otsailaren 3tik 14ra bitartean. Bi data horien artean Santa Ageda, San Balentin eta ihoteak ospatuko dira. SDOZEk aipatu ospakizunak baliatu nahi ditu Sakanak merkataritza dinamizatzeko, ospakizun horiekin bat eginez tokiko merkataritzan kontsumoa indartzeko. Elkartera atxikitako establezimenduetan Giltzaria fidelizazio txartela erabiliz erosketak egiten dituztenek  automatikoki sartuko dira 500 euroko balioa duten erosketa txartelen zozketan sartuko dira. Sariak otsailaren 18an iragarriko dira eta ateratzen diren txartelak martxoaren 15era arte izango dira baliozkoak.