Areto futbola

Aralar Mendi Kopako hirugarren multzoko lider jarri da

Guaixe 2026ko otsailaren 4a

Beteluri irabazi eta gero, multzoko liderra da Uharte Arakilgo taldea. Altsasuk atseden jardunaldia zuen

Hirugarren mailako areto futboleko ligak atseden hartu du eta bitartean hirugarren mailako kopan murgilduta daude taldeak. Asteburuan hirugarren multzoko hirugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk atseden jardunaldia zuen, eta Aralar Mendik Betelu taldea hartu zuen Larrebieta kiroldegia. Bi taldeek lidergoa zuten jokoan, eta Aralar Mendik aurrera pauso handia egin zuen, Betelu 4-2 mendean hartuta lidergoa indartu zuelako. 

Aralar Mendik behetik gora egin du. Ligan ez zebilen oso ongi, baina kopan eraldatu da. Altsasu mendean hartu ondoren, Beteluri aurre egin zion partida oso lehiatuan. Eneko Cruzek Aralar Mendi aurreratu zuen, baina Beteluk bi gol sartuta 1-2 jarri zen aurretik. Uharte Arakilgo taldeak, ordea, markagailua irauli zuen: Mikel Martiarenak bina berdindu zuen, Jon Arenazak 3-2koa jarri zuen, eta Jorge Mariñelarenak 4-2koa. 

Aralar Mendi da hirugarren multzoko liderra (6 puntu), Beteluren (3 puntu) eta Altsasuren (punturik gabe) aurretik. Asteburuan laugarren jardunaldia jokatuko da. Aralar Mendik Altsasu hartuko du otsailaren 7an, 12:00etan, Uharte Arakilgo Larrebietan. Beteluri atsedena dagokio.