Sakaako udalek eta Sakana Trenaren Alde plataformak ibarreko herrietan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoari buruzko informazio bilkurak antolatu dute. Haien bidez plataformako kideek "AHTk Sakanan eragingo duen txikizioa salatu, ondorio kaltegarriak azaldu" nahi dituzte. Horren aurrean, "tren publiko eta sozialaren aldeko alternatiba herritarrei" aurkeztu nahi diete. Aldi berean, bilkura horiek sakandarren alegazio bilketa masiboa egiteko eta eta martxoaren 14an Altsasun eginen den manifestazioaren berri emateko baliatuko dituzte.
Aurreneko informazio bilkura Bakaikun egin zuten ilbeltzaren 30ean. 70 pertsona inguruk parte hartu zuten. Bertan, herritarrek proiektuarekiko kezka eta ezinegona erakutsi zuten eta hainbatek alegazioak sinatu zituzten. Udalek eta plataformako kideek jakinarazi dutenez, alegazio-orriak udaletxeetan daude jada eskuragarri, eta hurrengo egunetan herrietako ohiko lekuetan ere jarriko dira eskura. Alegazio orri horiek bete eta udaletxeko idazkaritzetan edo herri bakoitzean horretarako zehaztutako lekuetan entregatu beharko dira martxoaren 2a baino lehen.
Bilkuren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "herritarron garaia da eta orain da mugitzeko unea". Hori dela eta, herritarrei alegazio-bilketa masiboan parte hartzeko deia egiten diete, baita martxoaren 14an Altsasuko kaleak betetzekoa ere. Manifestazioa 18:00etan hasiko da, suhiltzaileetatik abiatuta.
AHTaren inguruko informazio bileren egutegia
Otsailak 5 osteguna
19:00 Izurdiagako eskolak.
19:00 Lakuntzako kultur etxea.
Otsailak 6 ostirala
18:30 Uharte Arakilgo udaletxeko ganbara.
Otsailak 9 astelehena
19:00 Irañetako eskola zaharra
19:00 Etxarri Aranazko kultur etxea
Otsailak 10 asteartea
19:00 Iturmendiko udaletxeko ganbara
Otsailak 11 asteazkena
19:00 Urdiaingo Auzoa
19:00 Irurtzungo udaletxea
Otsailak 12 osteguna
19:00 Hiriberri Arakilgo kultur etxean.
19:00 Olatzagutiko kultur etxea.
Otsailak 13 ostirala
19:00 Ziordiko udaletxea.
19:00 Arbizuko eskola zaharra.