Natur parkean azpiegiturak hobetze lanak egiten ari dira

Guaixe 2026ko otsailaren 9a

Basozainak lanak ikuskatzeaz arduratzen dira. @Guardas_na

Bideak eta askak konpontzen ari dira.

Azienda menditik jaitsi ondoren, neguan Urbasara eraikuntza enpresetako langileak igotzen dira. Nafarroako Gobernuak kontratatutako hainbat lan egin behar izaten dituzte aziendarik ez dagoen garai honetan. Urbasa-Andia natur parkean egiten ari diren lanen artean daude askak hobetzea, aziendak edateko ura bermatua izan dezan. 


Konpondutako aska bat. 

Horrekin batera, baso kudeaketarako itxiturak konpontzen ari dira. Eta, azkenik, mendiko pistak konpontzen ari dira. Zati batzuetan porlanarekin, besteetan harria erabiliz. Lanak behar bezala egiten ari direla zaintzen dute basozainek.