Mugikorrekin trebe izaten ikasteko

Guaixe 2026ko otsailaren 9a

Ergoendarrak udaletxetik ateratzen. ARTXIBOA

Horretarako bi ikastaro izanen dira martxo hasieran, dohainik. Hiru orduko hiruna saio izanen dira. 

Ergoendarrak telefono mugikorrak erabiltzeko doako ikastaroak antolatu ditu Ergoienako Udalak. Ikastaroan izena eman dezakete 60 urte baino gehiago dituzten gizonezkoek, adin guztietako emakumezkoek, langabeek edo migratzaileek. Oinarrizko maila eta maia aurreratua izanen dira. Ikastaroak aurrera egiteko gutxienez 10 pertsona behar dira ikastaro bakoitzeko. Oinarrizko ikastaroa martxoaren 2tik 4ra izanen da, eta maila aurreratukoen ikastaroa, berriz, martxoaren 9tik 11ra. Hau da, astelehenetik asteazkenera, 09:00etatik 12:00etara, Ergoienako udaletxean. Izena eman nahi duenak info@ergoiena.com e-posta helbidera idatzi dezake, bestela, 948 460 141 telefono zenbakira hots egin dezake.