Areto futbola

Aralar Mendik kopan ikusgarri jarraitzen du

Guaixe 2026ko otsailaren 11

Altsasuk ezin izan zuen Aralar Mendi mendean hartu eta Betelu hartuko du otsailaren 14an.

Hirugarren mailako kopako taldeen fasean hirugarren garaipen jarraitua lortu du Altsasuri irabazita

Hirugarren mailako kopako Aralar Mendi eta ligakoa ez dirudi talde bera denik. Ligan ez dira oso fin ibili, baina liga albo batera utzi eta hirugarren mailako kopa jokatzen ari den honetan, ikusgarri ari da Uharte Arakilgo taldea, jokatu dituen hiru partidak irabazi baititu. 

Hirugarren mailako kopan multzoen fasea dago jokoa. Hirugarren multzoan laugarren jardunaldia jokatu zen eta Aralar Mendik 4-3 hartu zuen mendean Altsasu, partida oso estuan. Hasieran Altsasu aurreratu zen, 7. minutuan Jonathan Medinak sartutako golari esker. 18. minutuan Eneko Cruzek bana berdindu zuen, eta segidan beste bi gol sartu zituen Aralar Mendik, Julen Iribarreni eta Eneko Cruzei esker, 3-1 aurreratuz. Altsasuk ez zuen behera egin eta hiruna berdindu zuen, Asier Salgadok eta Denis Javier Ordoñezek borobildutako jokaldiei esker. Baina altsasuarren pozak gutxi iraun zuen, berehala Jon Iribarrenek Aralar Mendiren garaipenaren gola sartu zuelako, 4-3. 

Hirugarren multzoko liderra Aralar Mendi da (9 puntu), jokatutako hiru partidak irabazita. Bigarrena Betelu da (3 puntu) eta hirugarrena Altsasu (punturik gabe). Bosgarren jardunaldian Aralar Mendi liderrari atseden jardunaldia dagokio, eta Altsasuk Betelu hartuko du otsailaren 14an, 18:00etan, Zelandin.