Otsailaren 7an Bandres Karolo Memoriala mendiko eskiko proba ezaguna jokatu zen Larra Belaguan, Ipe Lizarraga eta zenbait irurtzundar antolakuntzan zirela. 200 eskiatzaileen artean sakandarrak baziren.
Tartean, B Ibilbidean (10-11 km) 16 urtez azpian Ane Rubio (3:33:43) eta Nagore Azanza (4:28:53) sakandarrak izan ziren azkarrenak eta saria jasotzera podiumera igo zirenak.