Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastolek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailak ikastetxe bakar batean izena emanda dute administrazioaren aurrean: Sakana Ikastola. Bi ikastoletako ordezkariek Hezkuntza Departamentuari eskatu diote DBHko ikastolaren baimena azkentzea. Horren ondorioz, irakaskuntza horiek Andra Mari ikastolaren eta Iñigo Aritza ikastolaren baimenaren barruan sartuko dira. Aldaketa irailaren 1ean sartuko da indarrean.