bazerretik

Levi´s

Irati Pellejero Marin 2026ko otsailaren 16a

Oraingoan Levi Strauss & Co. edo Levi´s buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Gehienentzat ezaguna den izena da, bakero munduan famatuena, baina modelo mordoa ditu merkatuan eta hauek azaltzea nator. Lehenago hasiera labur bat egitea gustatuko litzaidake.

Levi Strauss Bavarian jaio zen 1823. urtean, baina urrearen sukarra zela eta 1853. urtean San Franciscora joan zen, bertan denda bat ireki zuen eta garai hartan arrakasta handia zuen lan egiteko arropa egiten aritu zen. Famatua egin zen, eta gutxika bere inperioa eta izena handitu ziren .

Orain bai, modelo ezberdinez arituko gara, emakumezkoen modeloez. Levi´s 501 mitikoak alde batera utzita, beste bi modelo aipatuko ditugu:

  • LOOSE JEANS: Diseinu zabala dute, sorbalda zabalak edo aldaka estuak badituzu silueta orekatzeko modu egokia dira. Gerri altuko modeloa erabiliz gero hanka luzatzeko modelo berezia dira. Oso erosoak dira eta estilo lasaia lortzeko aproposak.
  • FLARE JEANS: “KANPANOLOAK”, gure gorputza potentziatzeko bikainak gure kurbak markatuz, eta ez badituzu, praka honi esker izanen dituzu. Aldaka zabala duten pertsonetan oreka bat lortzen laguntzen du, hare erloju silueta.

Norentzat dira aproposak cowboy flare-ak? Aldaka zabalak dituzten emakumeei mesede egiten diete bereziki, silueta orekatzen dutelako. Hanka luzeak dituztenentzat eta look boho baten bila dabiltzanentzat ere ezin hobeak dira. Irudi zuzena baduzu, bolumena emango dute behealdean, eta itxura aproposa sortuko dute.