Irurtzungo Udalak eta Etxeberriko Kontzejuak elkarrekin duten basoa, fazeria, dute. Han kokatuta dagoen baso aprobetxamendua saldu nahi dute bi toki erakundeek. Elordi, Gazteluzar eta Alorzar dermioetan dagoen lotea pagoz osatuta dago eta 874,7 metro kubiko egur egiten du. Haren balioa 11.371,68 eurokoa (BEZik gabe) da. Baso aprobetxamendu hori bereganatu nahi duenak otsailaren 28ra arteko epea du eskaintza Arakilgo udaletxean aurkezteko. Aurretik egindako enkante deialdia bertan behera utzi zuten deitzaileek.