Zikoina talde bat agertu zen Iturmendin martxoaren 10ean, larunbat eguerdian. Bost amiamokoz osatutako taldea zen Iturmendin une batez atsedena hartu zuena, ordu erdi inguru. Eliz dorrearen gainean pausatu ziren eta iturmendiar guztiek haiek ikusteko aukera izan zuten. Etxarri Aranatzen ere ikusi zuten hegazti horietako bat, hura ere eliz dorrean. Gurean ikustea ezohikoa den hegaztiak herritarren arreta bereganatu zuten.

