Urdiaingo eta Altsasuko eskoletako irakaslea izana zen David Martxueta. Hark sortutako olerki, joko, ipuin eta bestelakoak jaso eta Sasi gaixoa liburuan eman zituzten. Izenburua ipuin batetik hartu zuten. Liburuaren aurkezpenean argibideak eman zituzten eskolako zuzendari Iñaki Gorrotxategik eta Urdiaingo eta Altsasuko alkate Iñigo Goikoetxeak eta Camino Mendiluze Arregik. Aitziber arreba eta Idoia alaba egon ziren aurkezpenean. Egilea lau urte lehenago hila zen.
