Arakilgo Udalak Irurtzun-Etxeberri fazerioan eta Satrustegiko herri basoan eginen dira lanak eman nahi ditu. Aurrenekoan herri-larreetako itxiturak eta Etxeberriko usategiaren ondoan dagoen pista konponduko da. Bide hori Etxarrengo lurretatik abiatzen denez, fazerioko bi toki erakundeen eta Etxarrengo Kontzejuaren artean lankidetza hitzarmena sinatu da. Horregatik egin du lanen deialdia Arakilgo Udalak. Satrustegin, berriz, herriaren larreetara daraman bidea erreka batek gurutzatzen du. Euri asko egiten duenean zaildu egiten da handi pasatzea eta egoera bideratzeko porlanezko ubide bat eginen da. Horretaz aparte, larreen itxitura zaharren zatiak berrituko dituzte.
Lanak bere gain hartu nahi duen enpresak eskaintza martxoaren 3ko 23:30era arte aurkez dezake. Kontratua 59.697,37 eurokoa (BEZ barne) da. Hura bereganatzen duen enpresak hiru hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Haiek bukatzeko epe muga garagartzaroaren 22a izanen da.