Mutilen hirugarren mailako kopako hirugarren multzoko bosgarren jardunaldian Uharte Arakilgo Aralar Mendi liderrak atseden jardunaldia zuen eta Altsasuk Betelu hartu zuen Zelandin. Betelu lehen txanpan finago aritu zen eta 0-3 aurreratu zen. Alvaro Garciak Altsasuren lehena sartu zuen, 1-3, baina beste hiru gol sartuz erantzun zuen Beteluk, 1-6. Azken txanpan iritzi zen Altsasuren erantzuna, Chej Malainin Hafdalak bi gol sartu baitzituen, baina ez zen gehiagorako astirik egon eta Altsasuk 3-6 galduta despeditu zen partida.
Sailkapenean Uharte Arakilgo Aralar Mendi da kopako hirugarren multzoko liderra, jokatutako hiru partidak irabazita (9 puntu), bigarren Betelu da (6 puntu) eta hirugarren Altsasu, punturik gabe. Multzoko seigarren eta azken jardunaldian Beteluk Aralar Mendi hartuko du otsailaren 25ean, asteazkena, 19:30ean. Altsasuk, aukerarik gabe, atseden jardunaldia du.