gutuna

Zer ari da gertatzen Etxarri Aranatzen?

Maria Josefa Igoa Echarri eta etxarriar talde bat 2026ko otsailaren 23a

Aspalditik Etxarrin kolegio erlijioso bat daukagu; bere izena “Hermanas de la Inmaculada Concepcion de Castres”. Hau izan da etxarriar askoren lehenengo ikastetxea, orain moja helduen egoitza bihurturik.

Azken urte hauetan hau da gertatzen ari dena: jai eguneko gauetan, baita asteburu batzuetan ere, gazte batzuek halakoak egin dituzte: botilak leihoetara edo balkoira bota, etxe honetako pertsianak kolpatzen dituzte eta gauzak zikintzen edo apurtzen dituzte.

Moja hauen egun handian, Ama Birjina Sortzez Garbian, gauez etxearen sarrerako atearen kristal guztiak puskatu zituzten, kalteak, beldurra egoneza eta abar sortuz.

Herrian jaiak indartzen diren neurrian kolegioaren kontrako erasoak kaltegarriagoak izaten ari dira. Inauterietako azken ostegunean, otsailak 12, konpondu berri ziren atearen kristalak berriz ere apurtu zituzten.

Honen guztiaren aurrean, galdera ugari dauzkagu:

  • Zer egin dezakegu?
  • Non daude gazte hauen gurasoak?
  • Zertan ematen dute denbora gazte hauek jaiegunetan edo asteburuetan, gauean batez ere?
  • Kintoak eta gu guztiok, udaletxekoek barne, hain koldar gara arazo hauei aurre ez egiteko?

Etxarriko kolegioak gure errespetua eta maitasuna merezi du eta dauka. Bidenabar, gure esker ona herriaren alde egin duzuen guztiarengatik.