Ihote geldialdiren ondoren, lanera itzuliko dira gure taldeak.
Nesken hirugarren mailan Osasuna B da liderra (46 puntu), Mulierren aurretik (42 puntu). Altsasu zazpigarren da (18 puntu) eta hamazazpigarren jardunaldian bosgarren den Mutilvera hartuko du, otsailaren 22an, 17:00etan, Dantzalekun.
Mutilen preferente mailan hogeigarren jardunaldia dago jokoan. San Jorgek jarraitzen du lider (40 puntu), Amigoren (36 puntu) eta Beti Casedanoren (35 puntu) aurretik. Altsasu laugarren da (32 puntu). Hain zuzen ere, Altsasuk Beti Casedano du aurkari otsailaren 22an, 16:00etan, Casedako La Lacan. Partida oso erabakigarria da, Beti Casedanoren hirugarren postua baitago jokoan, igoera faseko postua, hain zuzen ere.
Mutilen erregional mailan hemezortzigarren jardunaldia jokatuko da. Etxarri Aranatzek lider jarraitzen du (42 puntu), Universidad de Navarra (37 puntu) eta Kirol Sport (36 puntu) zelatan dituela. Lagun Artea bosgarren da (26 puntu). Asteburuan Etxarri Aranatzi atseden jardunaldia dagokio, baina hala ere lider segituko du. Lagun Arteak Barañainen jokatuko du otsailaren 22an, 18:30ean, sailkapenean hamabigarren den Lagunak B taldearen kontra.