Gobernuak hiru sakandar torturaren biktima gisa aitortu ditu

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

orturaren kontrako pintaketa. ARTXIBOA

Tortura aitortzak 16/2019 Foru Legearen babesean egin dira. Hiru horiekin hamasei dira aitortza jaso duten sakandarrak.

Nafarroako Gobernuaren Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak torturaren beste zortzi biktima aitortu ditu. Batzordekidek adierazi dutenez pertsona horiek torturak jasateagatik “giza eskubideen urraketen biktima” izan direla. Batzordeak aitortutako tortura kasuen artean hiru sakandar daude. Alde batetik, Carlos Turumbay Andueza lakuntzarra. Identifikatu gabeko gorpuek bahitu eta torturatu zuten 1979an. Bestetik, Avelino Gonzalez Fernandez altsasuarra dago, Guardia Civilak torturatua 1983an. Eta, azkenik, Josu Rubio Mendiluze altsasuarra, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1984an. 

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen dugun Egiaren garaia da dinamikatik
emandako ebazpenaren balorazio positiboa egin dute. Dinamikako kideek adierazi dutenez, “estatu-indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina azalarazteko baliagarriak dira”. Gaineratu dutenez, aitortza horiek “Nafarroan eta Euskal Herri osoan Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larriak argitzen jarraitzeko ere lagungarri izan behar dute”. 

Dinamikako kideak azaldu dutenez, “dagoeneko 109 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak”. Aldi berean deialdia egin dute: “Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak aitortza eskaerak aurkeztera animatzen ditugu, eta izapideak egiteko laguntza behar duten pertsona guztiei laguntzeko prest gaudela berretsi nahi dugu”. 

Orain arteko aitortzak

Hildakoa 
Mikel Arregi Marin lakuntzarra. Guardia civilek tirokatua 1979an. 

Erasoak 
Josu Imaz Prim altsasuarra. Bonba paketea jaso zuen 1981ean eta autoan bonba jarri zioten 1983an. 

Tortura aitortzak
Mikeldi Diaz Aldama altsasuarra. Espainiako policia nacionalek torturatu zuten 2005ean. 

Joxe Aldasoro Jauregi etxarriarra. Guardia civilek torturatu zuten 2010ean. 

Florentino Beraza Gastesi irintarra. Espainiako policia nacionalek eta guardia civilek torturatu zuten 1981ean.

Santi Agirre Galartza iturmendiarra. Espainiako policia nacionalek bitan torturatu zuten 1980an. Guardia civilek torturatu zuten 1980an eta 1981ean. 

Juanjo Agirre Galartza iturmendiarra. Espainiako policia nacionalek bitan torturatu zuten 1980an. Guardia civilek torturatu zuten 1980an eta 1981ean. 

Manuel Azkagorta Agirre olaztiarra. Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1981ean eta 1984an.

Iban Verdugo Markotegi etxarriarra. Guardia civilek torturatua 1997an.

Xabier Flores Bengoetxea. Espainiako policia nacionalek torturatua 2005ean.

Polentzi Goikoetxea Barandiaran altsasuarra. Guardia civilek eta Brigada Politiko Sozialak tortutaratua 1980an. 

Jon Patxi Arratibel Garziandia etxarriarra. Guardia Civilak torturatua 1997an eta 2011n. 

Purificacion Galarza Ochoa lakuntzarra. Guardia civilek torturatu zuten 1979an.