Gurasoei zuzendutako tailerra antolatu du Arakilgo Udalak. Haren bidez haurrei lehen mugikorra noiz eta nola eman ezagutzeko gakoak jasoko dituzte gurasoek. Tailerra Blanca Martinez psikologoak emanen du. Batetik, mugikorrak haurren eta nerabeen emozio garapenean eta kognitiboan duen eraginari buruzko informazioa emanen du. Bestetik, telefono mugikorren erabilpenaren gaineko hausnarketa sustatuko du. Eta, azkenik, mugikorren erabilera osasungarria eta gailuak emateko garaia kudeatzeko tresnak eta jarraibideak emanen ditu.
Saioa Izurdiagako kontzeju etxean izanen da martxoaren 3an, asteartean, 16:30ean. Saioa gaztelaniaz izanen da. Interesa duenak plaza erreserba dezake Interneteko galdetegia betez (labur.eus/el86oajd). Informazio gehiago nahi duenak 634 584 226 telefono zenbakira hots egin edo whatsapp mezua bidal dezake. Bestela, arakilkultura@gmail.com e-posta helbidera idatz dezake.