Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2026ko otsailaren 26a

Moztutako enborrak pagadian. ARTXIBOA

Pagoz osatutako lote bat salduko dira. Prezioari beherapena egin dio. 

Aralarko Elkarteak Aralar mendia baso aprobetxamendua saltzeko enkante deialdia egin zuen udazken akaberan. Bi egur lote ziren eta haietako bat saldu ez zuenez, atzera ere, deialdia egin du. Oraingoan hasierako prezioari %10eko beherapena ezarri dio. Aralar Elkarteak saldu nahi duen baso aprobetxamendua Aralar mendiko 2025-2026 Bi Urteko Baso Planari dagokio. Lotea 1.909 pagoz osatuta dago eta Pagomari, Eurlatz eta Ipuzmeaka dermioetan daude. Han bakanketa eginen da. Guztira 75,10 m3 zur eta 1.813,4 m3 egur egiten dute. Haren balioa 28.816,60 eurokoa (%12ko BEZik gabe) da. 

Eskaintza egin nahi duenak martxoaren 11ra arteko epea du. Aprobetxamendua eskuratu ondoen 18 hilabete izanen dira pagoak moztu eta ateratzeko.