Futbola

Lagun Arteak gora begira jarraitzen du

Guaixe 2026ko otsailaren 24a

Mutilen erregional mailako hemezortzigarren jardunaldian lakuntzarrek ez zuten Barañainen huts egin

Mutilen erregional mailan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. Lagun Arteak Lagunak B taldea izan zuen aurkari otsailaren 22an Barañainen. Gauzak ongi hasi ziren lakuntzarrendako, Ander Cocerak 12. minutuan Lagunakek defendatzen zuen atea zulatu zuelako, baina Barañaingo taldeak 11 minutu barru berdintzea lortu zuen eta partidak lehia bizian jarraitu zuen. Bi taldeak saiatu ziren, baina 74. minutuan Sael Ozoria izan zen gola sartu eta Altsasu 1-2 aurreratu zuena. Bi taldeek ekinean jarraitu zuten baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta, zorionez Lagun Arteak 3 puntuak Lakuntzara eraman zituen, 1-2 irabazita. 

Etxarri Aranatz liderrak atseden jardunaldia zuen baina, hala ere, erregional mailako lider jarraitzen du (42 puntu), 2 puntutara Universidad de Navarra (40 puntu) eta 3 puntutara Kirol Sport (39 puntu) dituela. Lagun Artea laugarren postura igo da (29 puntu). Hemeretzigarren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean bederatzigarren den Mutilvera C hartuko du asteburuan. Lagun Arteak Universidad de Navarra bigarrenaren bisita izango du otsailaren 28an 16:00etan Itxesalden. Hiru puntuak beharrezkoak dira igoera faseko postuen bila.