Txirrindulariak

Ane Berastegik eta Ane Beltran de Herediak amateur maila berria mustu dute

Guaixe 2026ko otsailaren 24a

Nesken denboraldia hasi berria da. MARTIN EARLY

Emakumeen Euskaldun Txapelketako lehen proba jokatu zen otsailaren 22an Oreretan

Otsailaren 22an III. Errenteriako Ane Santesteban Txirrindulari Saria jokatu zen, eta proba horrekin martxan jarri zen Emakumezkoen Euskaldun Txapelketa.  

Eliteek, 23 urtez azpikoek eta junior mailakoek batera parte hartu zuten. Bost txirrindulari batera iritsi ziren helmugara, eta Claudia San Justo (Grupo Eulen Amenabar) izan zen azkarrena esprintean (1:36:22), Olatz Caminoren (Cantabria Rio Miera) aurretik. Aurten amateurretan debutatu duen Ane Berastegi arbizuarra (Grupo Eulen Amenabar) hamabosgarren sailkatu zen (1:38:24) eta maila bera mustu duen Ane Beltran de Heredia altsasuarra (Cantabria Rio Miera) 37. (1:38:24). 

Kadeteetan, Eider Razkin
Kadeteen mailako lasterketa Julia Cabada (Clementina Cycling Team) txirrindulari kataluniarrak irabazi zuen (52:33), Noa Vegaren (Baque Movistar) aurretik (52:37). Eider Razkin arbizuarra (Timac Agro) 29. sailkatu zen (55:22).