Otsailaren 25ean, asteazkena, Nafarroa eta Bizkaiko nesken futbol selekzioek elkarren kontra jokatuko dute Sakanan. Espainiako Txapelketetako bigarren fasea prestatzeko lagunarteko partidak izango dira. 16 urtez azpiko selekzioen arteko partida Etxarri Aranazko San Donato zelaian jokatuko da, 17:30ean, eta 14 urtez azpikoen partida, aldiz, Altsasuko Dantzalekun, ordu berean (17:30ean).