Areto futbola

Hirugarren mailako Kopan Aralar Mendik eta Beteluk dute hitza

Guaixe 2026ko otsailaren 25a

Altsasu aukerarik gabe geratu da, eta beste bien artean erabakiko da nork egingo duen aurrera. 

Mutilen hirugarren mailako kopako hirugarren multzoan Uharte Arakilgo Aralar Mendi da kopako hirugarren multzoko liderra, jokatutako hiru partidak irabazita (9 puntu), bigarren Betelu da (6 puntu) eta hirugarren Altsasu, punturik gabe. Seigarren eta azken jardunaldia otsailaren 25ean jokatuko da. Beteluk Aralar Mendi hartuko du 19:30ean, eta bertan erabakiko da nork egiten duen aurrera. Altsasuk, aukerarik gabe, atseden jardunaldia du.