Mutilen lehen maila autonomikoan hemezortzigarren jardunaldia dago jokoan.
Xotak Olite taldea hartu zuen Irurtzunen eta bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. Olitek mustu zuen markagailua, baina Xotako Oinatz Zabartek bana berdindu zuen. 48. minutuan Juan Morenok Xota 2-1 jarri zuen aurretik, baina Olitek bina berdintzea lortu zuen eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Altsasuk Anaitasuna hartu zuen Zelandin. Partida oso borrokatuan 15. minutuan Denis Javier Ordoñezek Altsasu aurreratu zuen, baina Anaitasunak 40. minutuan berdindu eta 56. minutuan 1-2 jarri zen aurretik, penaltiz. Altsasuk ez zuen etsi eta 58. minutuan Chej Malaininek bina berdindu zuen, Zelandiko zaleen pozerako. Tamalez, pozak gutxi iraun zuen, minutu bat beranduago Anaitasunak garaipenaren gola sartu zuelako, 2-3.
Arbizu Kirol Taldeak gaur, otsailaren 25ean, 19:30ean, Ibararte liderra hartuko du. Ibarartek lidergoa du jokoan, une honetan Gazte Berriak aurreratu baitzaio, eta Arbizuk hirugarren postuari begiratzen dio.
Une honetan Gazte Berriak da mutilen lehen mailako lider berria (46 puntu), oraindik jardunaldia jokatu ez duen Ibararteren (44 puntu) eta Xotaren (41 puntu) aurretik. Arbizu laugarren da (38 puntu). Hemeretzigarren jardunaldian Xotak Instalaciones Los Sauces du aurkari otsailaren 28an, larunbata, 17:00an Eskirozen. Arbizu Kirol Taldeak Gazte Berriak taldea du aurkari Antsoainen otsailaren 28an, 18:00etan. Azkenik, Ibarteren kontra jokatuko du Altsasuk otsailaren 26an, osteguna, 20:30ean Zubirin.