Astekaria

Lau sakandar estatuko areto futboleko Top-8an

Maider Betelu Ganboa 2026ko martxoaren 2a

Nafarroako nesken infantilen eta kadeteen selekzioak, elkarrekin. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Xotako Hamdik, Zabaletak eta Moradek eta Arbizuko Jakak Espainiako Txapelketan parte hartu zuten.

Otsailaren 18tik 22ra nesken infantil eta kadeteen mailetako Nafarroako selekzioek Espainiako Txapelketa jokatu zuten Saloun. 14 urtez azpiko edo infantilen selekzioan Xotako hiru jokalari zeuden, Amina Hamdi, Olaia Zabaleta eta Omayma Morad; 16 urtez azpiko kadeteen selekzioan sakandar bakarra, Arbizu Kirol Taldeko Anitz Jaka. Infantilek Aragoiren kontra galdu zuten, eta kadeteek gehiago merezi izan zuten, baina Murtziaren kontra erori ziren. Azkenean Nafarroa zortzigarren izan zen infantiletan eta kadeteetan baita ere. Izandako arerio indartsuak kontuan hartuta, merituzko postuak.