Nafarroako eta Bizkaiko futbol selekzioek lagunarteko bi partida jokatu zituzten atzo Sakanan, Espainiako Txapelketetako bigarren fasea prestatzeko. Etxarri Aranazko San Donato zelaian eta Altsasuko Dantzalekun jokatutako bi partidetan Nafarroako Futbol Federazioko presidente Rafael del Amo eta Bizkaiko federazioko buru Iñaki Gomez izan ziren. Partidek ikusmina piztu zuten eta futbolzaleak bi zelaietara hurbildu ziren, atzoko eguraldi bikainarekin, gusturago, gainera.
16 urtez azpikoen selekzioko partida Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaiak hartu zuen. Partida oso borrokatuan bizkaitarrak nagusitu ziren, 1-3.
14 urtez azpikoen selekzioen arteko partida Altsasuko Dantzalekun jokatu zen, eta bi selekzioak parez pare aritu ziren. Partida banakako berdinketarekin despeditu zen.
