Pilota

Finalerdiak, goitik

Guaixe 2026ko otsailaren 27a

Zabaleta, Elordi eta Altuna Donostiako material aukeraketan. ASPE

Ezkurdiak eta Zabaletak lehia estua izango dute Atano III.eko atzeko koadroetan

Binakako finalerdietarako lehen jardunaldian Altunak eta Ezkurdiak Elordi eta Zabaleta izango dituzte aurkari larunbatean Atano III.ean. Material aukeraketa asteartean egin zuten. Joseba Ezkurdia ez zen agertu, sukar dezima batzuk dituelako, baina Donostian egongo dela ziurtatu zuen Altunak. "Materialarekin pozik nago. Pilota azkarrak dira, frontoi honetarako egokiak. Finalerdietako partida guztiak oso gogorrak izango dira, beraz, topera borrokatzera aterako gara. Josek erritmoa jartzen badu, erraz dominatuko digute. Beraz, eurak mugiarazten saiatuko gara, erritmoa azkartzen. Joseba arerio nagusi izan dut orain arte. Orain, aldiz, elkarrekin gaude lanean, gustura eta oso motibatuta". 

Zabaleta, aldiz, ez zegoen guztiz konforme. "Sei pilotetatik bostekin nahiko kontentu geratu naiz, onak direla uste dut, eurak atera duten bat izan ezik. Ilunagoa da, frontisetik irteera gutxi du eta oso baxu egiten zuen botea". Ezkurdiak aurreratuta eta airez jokatzen duenez, "guri aurreko joko horretan sartzea ekiditen saiatu beharko gara".

Bestalde, Laso-Albisuk eta Jaka-Iztuetak igandean jokatuko dute Nafarroa Arenan. Jaka-Iztuetak Laso-Albisu jo zituzten faborito argiak, baina Laso-Albisu ez dira Jaka-Iztuetaz fio, "konfiantzarekin" daudelako.