Gizarte zerbitzuek familia langile lanpostua bete nahi dute

Guaixe 2026ko martxoaren 3a

Mankomunitateak kultur etxean du egoitza. ARTXIBOA

Horretarako oposizio lehiaketa deitu du. 

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia langilearen plaza bat betetzeko oposizio deialdia egin du. Plazak euskarazko hizkuntza-eskakizuna du: B2 maila ahoz, eta B1 maila idatziz. Deialdian parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa martxoaren 28rako aurkeztu beharko da. 

Lanpostua bereganatzen duenak Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Programan ariko da eta D mailako funtzionarioa izanen da. Bestetik, mankomunitateak deialdi bera baliatuko du zerrenda bat sortuko du. Laneko bajagatik edo oporrengatik lanpostua hutsik geldituko balitz, edo zerbitzua indartzeko behar puntual bat balego, mankomunitatea zerrendara joko luke lanpostua behin-behinean betetzeko.