Euskararen aldeko errelebo lasterketak, Korrikak, 24. edizioa du aurten. Euskara gara leloa hamar egunez Euskal Herrian barna zabalduko du. Atharratzetik Bilbora arteko bidea eginen du, martxoaren 19an Zuberoako herrian hasi eta martxoaren 29an Bizkaiko hiriburuan bukatu arte. Sakanako AEKk Atharratzera, Korrikaren hasiera ekitaldira, joateko autobusa antolatu du. Euskararen aldeko errelebo lasterketaren hasiera bertatik bertara bizi nahi duenak, bere herriko Korrika batzordearekin harremanetan jarri beharko du. Txartelak 15 euro balio ditu.