Martxoaren 8aren harira Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean. Otsailaren 27an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Tertulia eta estanpazio tailerra eginen dute; otsailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak hitzaldia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean, eta martxoaren 7an, larunbata, Atsasuko Zumalakarregi plazan, 11:30ean, Graffiti tailerra eta 18:00etan Gorputz adierazpen tailerra eta merendua, eginen dute, Mojen gimnasioan. Bestetik, martxoaren 5ean, osteguna, Las buenas compañías filmaren zineforum antolatu du Itaiak, 17:30ean, udaletxeko ganbaran.
Martxoaren 8rako mobilizazioak deitu dituzte 12:00etan, Lakuntzako plazan, eta 13:00etan Altsasuko Foru plazan.