Iparraldeko autobian (A-1), Olatzagutia parean, istripua izan da. Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Foruzaingoak autobiako trafikoa Ziordian parean moztu du eta zirkulazio guztia NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu du. Beraz, autobiako trafiko guztia Ziordiko irteeratik atera behar du, esan bezala, Altsasuko noranzkoan.
Foruzaingoa eta gainerako zerbitzu publikoak bertan dira lanean, zirkulazioa lehenbailehen berrezartzeko.NA-2410 errepideak norabide bakoitzean errei bana duenez, trafiko erretentzioak sortu dira eta ibilgailuen ilara Arabaraino iritsi da. Bitartean Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentuko langileek autobideko ezkerreko erreia garbitu dute. Espero da ibilgailuen ilara pixkanaka desagertzea.
Bitartean seinaleei eta agenteek emandako jarraibideei adi egoteko eskatu dute. Horrekin batera, pazientzia izateko eskatu dute. Erretentzioaren aurrean bat-bateko maniobrak saihesteko eskatu dute. Azkenik, autoa hartu aurretik errepideen egoeraren berri ematen duen Nafarroako Gobernuaren Trafiko webgunea kontsultatzeko eskatu dute.