Lasterketak

Lakuntza-Aralar, Trikutrail eta Ziordia, prest

Guaixe 2026ko martxoaren 2a

2025ko Lakuntza-Aralar mendi lasterketako irteera. ARTXIBOA

Euren probetan izena emateko epea zabaldu dute 

Mendi lasterketen egutegia pil-pilean dago eta zenbait probetako izena emateak zabaldu dituzte. Lakuntza-Aralar mendi lasterketan data aldatu dute aurten. Ekainean izan beharrean, maiatzaren 31n jokatuko da proba. Bi ibilbide izango ditu. Ohikoa, luzea (26 km, 1200 m+) edo laburra (13 km, 650 m+). Biak batera abiatuko dira, 9:30ean. Ibilbide laburra oinez egiteko aukera ere badago, 8:30ean. Izena ematea otsailaren 24an, asteartean, ireki zuten, Kronoak webgunean.

XII. Triku Trail ekainaren 28an jokatuko da. Aurten ere bi distantzia izango dira: ohikoa (21 km, 1300 m+) eta laburra (10 km, 565 m+). Bi probak 8:30ean abiatuko dira Etxarri Aranazko kanpinetik. Izena ematea martxoaren 1ean zabaldu zen, Kronoak.com webgunean.

Lakuntza-Aralar eta Trikutrail probetako ibilbide luzeak Nafarroako Rankingerako puntuagarriak izateaz dira, eta Euskal Herriko Koparako puntuagarriak.

XIII. Ziordiko herri lasterketa solidarioa ekainaren 13rako antolatu du Ziordiko Running Taldeak. 17:00etan haurren lasterketa eta 2 km-ko martxa solidarioa abiatuko dira, eta 18:00etan proba nagusia (6,8 km). Izena ematea zabalik dago Ziordirunningtaldea webgunean.