Futbola

Etxarri Aranatzen eta Lagun Artearen garaipen sendoak erregionalean

Guaixe 2026ko martxoaren 3a

Etxarri Aranatzek buruan jarraitzen du.

Etxarrik lider jarraitzen du eta Lagun Arteak igoera fasea 8 puntutara du.

Mutilen erregional mailan hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. 

Etxarri Aranatz liderrak Mutilvera C taldea hartu zuen San Donato zelaian. 8. minutuan Mutilvera 0-1 aurreratu zen. Etxarri Aranatz partidari buelta ematen saiatu zen baina bigarren zatira itxaron egin behar izan zuen. 65. minutuan Jon Erdoziak bana berdindu zuen, eta hortik aurrera hasi zen liderraren errezitaldia, Oihan Karasatorrek, Mattin Altzelaik eta Jon Erdoziak 4-1ekoa ezarri baitzuten. 

Lagun Artea laugarren da erregional mailako bosgarren multzoko ligan, eta sailkapenean laugarren den Universidad de Navarra hartu zuen asteburuan Itxesalden. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. Lagun Artea aurreratu zen, Alvaro Arias de Pariasek penaltiz sartutako golari esker. Partidak bizi-bizi jarraitu zuen. 51. minutuan Gaizka Sagarzazuk Lagun Artearen bigarren gola sartu zuen eta horrek airea eman zion talde lakuntzarrari. Universidad 2-1 gerturatu zen 81. minutuan, baina Lagun Arteak ongi eutsi zuen eta markagailuan ez zen aldaketa gehiagorik eman. Beraz, 3 puntuak Lakuntzan geratu ziren. 

Datorrena
Etxarri Aranatzek lider jarraitzen du (45 puntu), Kirol Sporti 3 puntu aterata. Lagun Artea laugarren da (321 puntu), igoera fasetik 8 puntura. Etxarrik  sailkapenean zazpigarren den San Jorge B hartuko du martxoaren 8an San Donaton (16:30). Lagun Arteak, aldiz, Leitzan jokatuko du martxoaren 7an, 12:00etan, sailkapenean bederatzigarren den Aurrera taldearen kontra.