Otsailaren 28an Euskaldun Txapelketako lehendabiziko lasterketa jokatu zen, Zumaiako Saria. Lasterketa esprint estuan erabaki zen eta Haritz Felix Azurmendi (Eiser-Hirumet) gailendu zen (2:29:15), Diego Ruiz de Arkauteren (Smartlog) eta Iñaki Lopezen (Finisher) aurretik.
Ekaitz Perez olaztiarrak Hostal Latorre Ederlanekin debutatu zuen afizionatuetan. 83. iritsi zen helmugara, denbora berean. Ekain Imaz altsasuarrak Finisherrekin ekin dio afizionatuen denboraldiari eta 96. sailkatu zen, denbora berean.
Aimar Tadeo, Espainiako Kopan
Afizionatuen mailako Espainiako Kopa abian da. Otsailaren 22an Circuito del Guadiana jokatu zen Don Beniton. Cantabriako Cortizo taldeko Luke David Valenti gailendu zen esprintean (3:49:52). Aurten talde horretan afizionatuen laugarren urtea egiten ari da Aimar Tadeo. Lakuntzarra 85. sailkatu zen, 3:15era.