Areto futbola

Aralar Mendik aurrera egin du hirugarren mailako kopan

Guaixe 2026ko martxoaren 4a

Aralar Mendik ikaragarri jokatu du kopan, baina liga oraindik trabatzen zaio. ARTXIBOA

Betelu taldeari gailenduta pasa da aurrera. Hirugarren mailako liga bueltan da

Azken sei jardunaldietan hirugarren mailako areto kopako multzoen fasea jokatu da. Hirugarren multzoko liderra Uharte Arakilgo Aralar Mendi izan da. Otsailaren 25ean Betelu izan zuen aurkari, eta partida oso estuan 4-8 gailendu zen Aralar Mendi, Aimar Igoak, Jorge Mariñelarena (2), Mikel Berberena, Eneko Cruz, Jon Iribarren (2) eta Jon Arenaza jokalariek sartutako golei esker. Horrela, Aralar Mendi taldea da azken fasera pasa den taldea. 

Liga, bueltan
Hirugarren mailako liga bueltan da. Asteburuan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen. Aralar Mendi oso fin aritu da kopan, baina ligan atzera ere estropezu egin du, Ribera de Navarrarekin 7-2 galduta. 3-0 aurreratu ziren Tuterakoak, eta 3-2 hurbildu zen Aralar Mendi, Jon Iribarreni eta Mikel Barberenari esker, baina hortik aurrera Ribera de Navarrak goitik behera kontrolatu zuen partida eta garaipen erosoa lortu zuen (7-2). Altsasuri atseden jardunaldia zegokion. 

Ibararte da hirugarren mailako liderra (36 puntu), Ribera de Navarra zelatan duela (35 puntu). Altsasu zortzigarren da (20 puntu) eta Aralar Mendi hamaikagarren (9 puntu). Hamaseigarren jardunaldian Altsasuk bigarrena den Ribera de Navarra hartuko du martxoaren 7an 20:00etan Zelandin jokatuko den partidan. Egun berean, 18:30ean, Aralar Mendik sailkapenean azkena den Burlata Futbol Eskola hartuko du Larrebietan.