Xabierraldiak bertan dira

Guaixe 2026ko martxoaren 6a

Xabierko gazteluko zelaian meza eginen dute. JAVIERADAS.COM

Aurtengo Xabierraldiak Federa gonbidatuak leloa izanen du eta martxoaren 8an eta 14an izanen dira. 

Aurtengo udan 500 urte beteko dira Xabierko Frantzisko Jatsu Azpilikueta sorterria utzi eta Parisera jo zuela. 19 urte zituen. Gerora saindu izanen zenaren bizitza aldatuko zuen pausua izan zen hura. Eta horixe gogoraraziko dute aurtengo Xabierraldietan. Federa gonbidatuta lelopean eginen dira martxoaren 8an, igandean, martxoaren 14an, larunbatean. Bi erromesaldiez aparte, Graziako bederatziurrena ere ospatuko da Xabierko gazteluan martxoaren 4tik 12ra. 

Bi erromesaldi handiak Grazia bederatziurrenaren barruan daude. Eta Nafarroako pastoraltza eskualdeetako fededunen erromesaldiak ere izaten dira Xabierrera. Sakana hartzen duen Mendialdea eskualdekoa martxoaren 10ean, asteartearekin, egin da.

Egutegia

Martxoak 7, larunbata
17:00 Erromesari harrera egiteko meza.
20:00 Otoitza Zangozan.

Martxoak 8, igandea
08:00 Zangozatik Xabierrerako gurutzebidea. 
10:00 Meza, gaztelu pareko zelaian. 

Martxoak 10, asteartea
12:00 Mendialdea eskualdeko erromesaldia eta meza. 

Martxoak 14, larunbata
15:00 Zangozatik Xabierrerako gurutzebidea. 
17:00 Meza, gaztelu pareko zelaian.