Martxoaren 8an, Emakumearen nazioarteko egunean, hainbat mobilizazio deitu ditu mugimendu feministak, baita udalek eta Sakanako Mankomuniteatek ere.
Urdiain
11:15 Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka mugimendu feministak deitutako elkarretaratzea, plazan.
Lizarragabengoa
12:00 Kontzentrazioa eta kafea, plazan.
Etxarri Aranatz
12:00 Feminismoari esker... gaur aukera dugu izan, egon, esan eta erabakitzeko kontzentrazioa eta bankuaren mustutzea auzatearekin, Etxarri Aranazko Udalak deituta, plazan.
Altsasu
12:00 Eskualdeko manifestazioa: Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka Sakanako Mugimendu Feministak deituta, Foru plazatik.
Irañeta
13:00 Udaletxea puxikaz apaintzeko deialdia.
Lakuntza
13:00 Elvira Turumbay Sanzi omenaldia eta plazaren mustutzea, eta elkarretaratzea, Lakuntzako Udalak eta Bilgune Feministak antolatuta.
Irurtzun
18:00 Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sisteme aurrean: antolakuntza eta borroka elkarretaratzea, Irurtzungo Emakume Taldeak deituta, Foru plazan.