Emakume langileen problematika erdigunean jartzea aldarrikatu du Itaiak

Guaixe 2026ko martxoaren 9a

Emakumeen antolakunde sozialistak deituta, Lakuntzan eta Altsasun mobilizazioak egin ziren "emakume langileen interesak defendatzeko eta borroka iraultzaileari bultzada emateko".

Itaiak Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki leloa zabaldu zuen kaleetan Martxoaren 8an. Itaiako kideek azaldu zutenez, "emakume langileen zapalkuntza mantendu egin da eta faxismoaren eta matxismoaren zabalpenak horretan sakondu dute azken urteetan: beharrezkoa da emakume langileon interesak defendatuko dituen proposamen iraultzaile bat eraikitzea". Era berean, emakume langileek jasaten duten "indarkeria matxistaren, esplotazio ekonomikoaren eta emakumeen eskubideen alde" kaleak hartzera deitu zuten. 

Itaiako kideek nabarmendu zutenez, "emakume langileen zapalkuntzarekin bukatzeko alternatiba iraultzailea eraikitzea beharrezkoa” dela adierazi zuten, eta, bide horretan, faxismoaren eta matxismoaren kontrako borroka aktibatu behar dela "faxistek eta erasotzaileek ez dezaten kalean lekurik izan".