Futbola

Etxarriren erakustaldia eta Lagun Artearen estropezua

Guaixe 2026ko martxoaren 10a

Etxarrik ikaragarri jokatu zuen.

Mutilen erregional mailan Etxarri Aranatzek lider segitzen du eta Lagun Arteak laugarren

Mutilen erregional mailako bosgarren multzoan 20. jardunaldia jokatu zen. 

Etxarri Aranatzek San Jorge B taldea hartu zuen San Donaton, eta liderrak hasieratik bukaerara kontrolatu zuen partida. Kolore guztietako golak sartu zituen Etxarrik, 8-0 irabazi arte. Urtzi Nazabal (2), Oihan Karasatorre, Graetnes Ohosa Friday, Mattin Altzelai, Joanes Mikeo eta Jon Erdozia izan ziren golegileak. 

Lagun Artea, ordea, 4-1 galduta itzuli zen Leitzatik. Partida oso lehiatuan Aurrera izan zen aurreratu zena, baina Lagun Arteak bana berdindu zuen eta atsedenaldira puntu banaketarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, ordea, kontrako atean finago aritu ziren leitzarrak, eta 4-1 irabazi zioten Lagun Arteari. 

Etxarri Aranatz da erregional mailako bosgarren multzoko lider sendoa (48 puntu), Universidad de Navarra (43 puntu) eta Kirol Sporten (42 puntu) aurretik. Hiru taldeak igoera postuetan daude. Lagun Artea laugarren da (32 puntu). 21. jardunaldian Etxarri Aranatzek zazpigarren den Valle de Egues C taldea hartuko du San Donaton. Lagun Arteak martxoaren 14an sailkapenean seigarren den Arga Ibaia hartuko du Itxesalden.