Aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi da

Guaixe 2026ko martxoaren 18a

Arakilgo aisialdi campusekoak Hiriberri Arakilen. ARTXIBOA

Ibarrean dauden premiak betetzeko da. 

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du. Lan eskaintza horretan parte hartzeko gutxieneko baldintzak dira, batetik, euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz. C1 titulua egiaztatu beharko dela gaineratu du Euskara Zerbitzuak. Bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea behar da. Gainera, kontuan izanen dute gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdirako begirale titulua izatea. 

Deialdian interesa duten pertsonek beren curriculuma honako posta elektronikoko helbidera bidali beharko dute: euskara1@sakana-mank.eus. Curriculuma bidaltzeak berarekin dakar onartzea agiria Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udalekin eta kontratazioez arduratzen diren enpresekin partekatuko dela.