Txirrindulariak

Sakandarrak ederki Seguran erabakitako Euskadiko Txapelketetan

Guaixe 2026ko martxoaren 10a

Txirrindulariak, hasteko prest. MARTIN EARLY

Emakumeen Segurako Sarian maila ederrean aritu ziren.

Martxoaren 8an V. Emakumeen Segurako Saria jokatu zen. Bertan erabaki ziren aurtengo Euskadiko Txapelketak. 

Open mailan  Maite Urteaga (Grupo Eulen-Amenabar) gailendu zen, bere taldekide Claudia San Justorekin lehia estua izan eta gero. Ane Beltran de Heredia altsasuarra (Cantabria-Rio Miera) hamabigarren sailkatu zen (1:53:45), Ane Berastegi arbizuarra (Grupo Eulen-Amenabar) hemeretzigarren (1:53:59). 

Juniorretan Ane Zubeldia (Euskadi) izan zen txapelduna. Azkenik, kadeteetan Noa Vega (Baque) gailendu zen, esprintean (1:18:41). Enara Perez olaztiarra (Timac Agro) 10. sailkatu zen (1:19:21), eta bere taldekide Eider Razkin arbizuarra 34. (1:23:19). 

Ekain Imaz, Ereñon
Martxoaren 7an XXIII. Ereñoko Udala Sari Nagusia jokatu zen (123,5 km). Unax Otegi (Smartlog Nest) helmugara bakarrik iritsi den, garaipen ederra lortuaz, Ekain Imaz (Finisher) 41. sailkatu zen.