Kadeteen mailako tropela martxan da. Martxoaren 7an Beasainek XLIV. Usurbe Saria hartu zuen (39,7 km), eta bertan aritu ziren txirrindulari sakandarrak. Boskote bat iritsi zen helmugara aurreratuta eta Daniel Diaz (Dimaq-Ipar Maquina) gailendu zen esprintean. Quesos Albenizko Ekaitz Zufiaurre bederatzigarren sartu zen, 2 segundora, eta tropel nagusia 24 segundora iritsi zen, tartean Xabier Gorriti (Sakana Group) zela.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Unax Mazkiaran (Quesos Albeniz) 35. iritsi zen; Iker Agirre (Quesos Albeniz) 52.; Mikel Casado (Sakana Group) 61.; Daniel Curiel (Quesos Albeniz) 100.; eta Hodei Audikana (Quesos Albeniz) 125.
Jubenilak, Mutrikun
Jubenilak Mutrikuko XLI. Atxukale Sarian (87 km) bildu ziren, martxoaren 7an. 25 txirrindulariz osatutako taldea elkarrekin iritsi zen helmugara eta Aratz Sanchez gailendu zen esprint estuan (2:02:24). Ekai Erdozia (Sakana Group) izan zen lehen sakandarra, helmugan 32. postuan. Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 40. iritsi zen; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 58.; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 65.; Urko Oiarbide (Sakana Group) 67.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 71.; Unai Okariz (Quesos Albeniz) 72.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 78.; Oier Pagola (Quesos Albeniz) 104.; eta Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 147.