Duela 25 urte...

Errugbi taldea sortzeko deia

Guaixe 2026ko martxoaren 31

Mikel Perkaz eta Igor Eskudero. ARTXIBOA

30 pertsona elkartu nahi zituzten.

Arakildar eta irurtzundar talde batek Sakanako Errugbi Taldea sortzeko deialdia egin zuten. Errugbi talde batek 15 jokalari ditu, baina lehiaketan larri ez ibiltzeko 30 kide izatea nahi zuten. Sustatzaileek taldea "erraz" sortzeko aukera uste zuten, errugbian aritu edo aritzen ziren hamar edo hamabi sakandar baitzeuden. Entrenatzailea ere bazuten, Ihabarko Samuel Arraras. Lehenbailehen entrenatzen hasi nahi zuten, maiatzean beste talderen batekin lagun arteko partida jokatzeko.