Duela 25 urte...

Korrika Sakanan

Guaixe 2026ko apirilaren 7a

Hainbat herritan kultur ekitaldiak eta Korrika txikiak antolatu ziren.

12. Korrikak Mundu bat euskarara bildu leloa zuen. Sakana gauez zeharkatu zuen, apirilaren 3an eta 4an. Girotzeko aurreko egunetan Korrika Kulturalaren baitan, ekitaldiak izan ziren Lakuntzan, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian. Haien barruan herri afariak ere bazeuden, esaterako Irañetan edo Iturmendin. Herri askotan Korrika Txikiak egin zituzten aldez aurretik: Hiriberri Arakildik Ihabarrera, Arbizu edo Iturmenditik Bakaikura. Korrika gauez pasatzen zenez, arratsaldean egin zituzten Irurtzunen, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian.