Bierrik elkarteak (Guaixe fundazioa) Oixe astekariaren lehen zenbakia argitaratu zuen garagartzaroaren 8an. Kazetak egunkari formatua zuen eta zortzi orrialde zituen. Ostiraleko argitaratzen eta astean zehar Sakanan izandako albisteak ematen zituen. Kioskoetan doan eskura zitekeen. Publikazio berriarekin elkarteak Guaixe hilabetekarian tokirik ez zuen egunerokotasunari lekua eman nahi zion. Oixe!-ren zero zenbakia 2001eko maiatzaren 18an argitaratu zen.

