Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, bere eguna ospatu zuen Arbizun 2001eko garagarrilaren 10ean. Eguerditik iluntzera arteko egitaraua izan zen. Hamargarren edizioan Arbizuko manifestua sinatu zuten UEMAko kideek. Bertan adierazi zuten Nafarroako Gobernuaren euskara dekretua hizkuntza desagerrarazteko katalogoa zela. UEMAk 42 kide zituen eta haietatik hiru sakandarrak ziren: Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiaingo udalak.



