Altuna-Ezkurdia Binakako finalerako sailkatuta daude, finalerdietako bigarren jardunaldian maisuki Laso-Albisu 22-15 mendean hartu eta gero. Noren kontra jokatuko duten igandean erabakiko da Logroñon, Elordi-Zabaletak eta Laso-Albisuk jokatuko duten hil ala biziko partidan.
Bi bikoek asteazkenean, martxoak 11, aukeratu zuten materiala. Ez zen inolako kexarik izan. Igandean Albisuren eskuin eskua behar bezala osatuta egongo den izan zen kezka bakarra. Fisioarekin saio asko egiten ari dela aitortu zuen atzelariak, eta eskuak hobera egin duela. "Igandean agertzen bada ongi egongo denaren seinale, dena emateko prest" azaldu zuen Zabaletak. "Partida oso zaila dugu aurretik. Ea ligaxkan baino zorte gehiago dugun" espero zuen. Helburua Nafarroa Arenan egotea baita.
Altuna-Ezkurdiak Jaka-Iztueta izango dituzte aurkari martxoaren 14an Atano III.ean, jokoan ezer ez dagoela. Altunak eskua mindua du, eta Dariok ordezkatuko du. Laura Pausiniren kontzertua dela eta Nafarroa Arenan entrenatu ezin izana "ez dela batere serioa" azaldu zuten, material aukeraketan, Altunak eta Ezkurdiak. “Ez da jaialdi bat, final bat da”.