Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak izangaien zerrenda bat sortu nahi du, zehazki, gizarte hezitzaile lanpostuan sortu daitezkeen beharrak betetzeko. Horretarako, oposizio lehiaketa deitu du. Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek martxoaren 20ko 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta dagokion dokumentazioa. Hautagaiek euskarazko C1 maila edo baliokidea, B1 gida baimena eta autoa izan beharko dute. Zerrendaren indarraldia bost urtekoa izanen da.